XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Larunbatean utzi zuen Euskadi
Gure Orkesta Sinfonikoa Alemanian.

Gaur iristen da Euskadiko Orkesta Sinfonikoa Alemaniara.

Lehenago Austrian ibili ondoren.

Alemaniako Esslingen herrian J. Guridi, M. Bruch, eta F. Schubert musikatuko dituzte.

Esslingendarrei eskainiko dizkieten doinuak Melodías vascas Narrativa, Religiosa, De Ronda, Amorosa, Elegíaca eta Festiva Jesus Guridirenak, M. Bruch-en Violin eta Orkestarako Kontzertua Sol txikian, Op. 26 Allegro moderato, attaca, Adagio, Finale: Allegro enérgico eta F. Schuberten 9. Sinfonia Do nagusian (Haundian) Andante, Allegro ma non troppo, Andante con moto, Scherzo: Allegro vivace, Allegro vivace.

Patrick Juzeau zuzendariaren gidaritzapean mugitzen dira Alemaniara orain egiten ari diren bira honetan.

Bigarren aldiz Alemaniara.

Lehenago ekaina aldean izan ziren Orkesta Sinfonikokoak Alemanian.

Orduan Trier, Neuwied, Frankfurt, Linz, Passau, eta Stuttgart herriak bisitatu zituzten.

Bidaia Austria eta Alemanian zehar banatzen.

Oraingo honetan larunbatean Euskadi Sondikako aireportu bitartez utzi ondoren, lur hartu zuten Austrian.

Hurrengo igandean hasiko zen ibilaldi honen lehen agerraldia.

Igandean Villach-en eman zuten agerraldian izugarrizko arrakasta izan zuten bertako areto handienean jokatzen.

Aretoa Festibal eta Kongresu Jauregiko Auditorium-a izan zuten berau jendez zeharo beteta zegoela.

Asteartean eta atzo Salzburgon sekulako arrakasta izan zuten.

Horrela Austrian egin behar duten ibilaldia amaitzen da, eta Alemaniakoari hasiera ematen diete.

Gaur Esslingen-en daude, larunbatean Fuldan, igandean Erlangen-en, astelehenean Stuttgart-en, asteazkenean Villingen-Schwenningen-en, ostegunean Coeppingen-en eta hilaren 26an, larunbata, Suizan sartuko dira Schauffhausen-en azken emanaldia eskaintzen.

Orkesta gaztea.

Euskadiko Orkesta Sinfonikoak 1981.go uztailan eman zituen bere lehen urratsak.

Une honetan, orkesta, 77 maisuz osaturik egonik.

Hau da oinarrizkoena orkestak berak ahal dezan muntaiak legez egiteko.

Musikatu behar dituztenean garrantzizko lanak noiz nahi orkestak laguntzaileaz inguratzen da.

Orkesta honen entsaioak 1982.go apirilaren 5ean hasi ziren, eta ekainaren 24an lehen kontzertua Iruneko Junkal Andra Mariaren elizan eskaini zuen, Jorda maisuaren gidaritzapean.

Orkestari esperientziaren sona nabari zaio kritikoen eritziz.

Egun Orkesta euskal kulturarako zerbitzu bezala dager, eta guztira bere bizitza labur honetan 186 kontzertu eskaini ditu.